k
u
l
t
u
r

2017an sortua, Donostiako rock talde honetan Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier De la Fuente (bateria) daude.

Beraien lehen albuma, Itsuen Aroa, Gaztain estudioetan grabatu zen 2019an. Zortzi abestiko luzea irailaren 3an argitaratu zen eta lehen aurkezpen-kontzertua Dokan egin zen. Ondoren, beste kontzertu batzuk eman zituzten Euskal Herri osoan zehar, pandemiak dena geldiarazi zuen arte.

2020an bigarren diskoan hasi ziren lanean eta abenduan estudiora itzuli ziren. Bigarren lanaren aurrerapen gisako hiru single argitaratu dira 2021ean: “Eskerrak”, “Krokodiloaren Malkoak” eta “Bigarren Mundu Bat”. Disko osoa 2022ko otsailean emango da argitara.

Harremanetarako: lamiaktaldea@gmail.com

Instagram | Facebook | Spotify 

Argazkiak: Santiago Farizano
 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color