Ladrones de guitarras pop-rock talde instrumentala da, 60ko lehen urteetako pop banda arrakastatsuak (the Beatles…) sortu aurretik oso modan zeuden talde instrumentalen estilokoa, eta the Shadows, The Ventures, Dick Dale taldeetan edo Los Coronas bezalako gaur-gaurko jendearengan inspiratuta.
Taldea Donostia eta Errenteria artean osatua dago honako hauekin: Dani Fernandez (gitarrista bakarlaria), Daniel Hierro (gitarra erritmikoa), Andres Torrrubia (baxua) eta Luis Lobo (bateria); taldea 2013ko hasieran sortu zen, eta ordudanik zuzenekoak egiten ditu hemen bertan, lehen talde instrumental haien kontzertu bat izango litzatekeenaren ereduan oinarrituriko ikuskizuna eskainiz, garaiko irudia eta soinua errespetatuz.