LACØRTE films ikus-entzunezkoen ekoizpen-etxe bat da, egoitzak Tenerifen eta Donostian dituena, Jesús H. Martínez Sánchez (aka Jesús Etc) arkitektoak sortua. Nahiz eta arkitektura izan bere grinetako bat, beti izan du ikusizko arteen zaletasuna ere eta, horregatik, 3 kontinentetan bizi izan ondoren, Monterrey, Lisboa edo Shanghai hirietan, etxera itzultzeko erabakia hartu zuen bere sormena garatzeko ikus-entzunezkoen eremuan eta, zehazkiago, zinematografia-proiektuetan. Eta zer dela-eta amaitu du kanariar batek Euskal Herrian? Bada, Herri honek beti eman izan dion maitasunaz gain, ba ote Donostia baino leku hoberik herrialdeko zinemagilerik onenengandik ikasteko?
Gaur egun, fikziozko zenbait film labur eta dokumental garatzen ari da, mandatuz edo motu proprio. Eta bere lehentasuna errealizadore izatea den arren, argazki-zuzendari ere bihurtzen da, baita bere ─eta batzuetan beste batzuen─ proiektuen muntatzaile ere. Azken batean, istorio berriak kontatzea da garrantzitsua, mundu berriak sortzea, azken-azkenean pertsonak hobeto ulertu ahal izateko beren eguneroko bizitzan.
Jesús Etc 646 974694