Katapulta

Eremua:
Kultura, sorkuntza eta berrikuntza sektoreak.
Harremanak:
Idoia Aizkorreta
Komunikazio arduraduna
T. 617 543 005
Sormen-lanean diharduten talentuak bilatu, haien lana garatu eta bultzatzen duen plataforma da “Katapulta”. Erakunde publiko eta pribatuak eta diziplina guztietan ari diren eragileak elkarrekin harremanetan jartzea dira plataformaren xedea eta oinarria, gure inguruko sormen-gaitasuna ahalik eta gehien garatu ahal izateko.
Ideiak eta talentua, berritzeko indarra eta ahalmena duten pertsonak bilatzea da egitasmoaren bultzada. Proiektu distiratsuak gauzan laguntzea, balioak, enplegua eta enpresak sortu ahal izateko. Horrez gain, proiektu horiek ikusarazi nahi ditu, mundura “katapultatu”, eta partaideak sare global batean integratu.
Plataforma kulturaren, sormenaren eta berrikuntzaren, hots, ideien eremuan jarduten diren pertsona eta erakundeei zuzentzen zaie. Hauek dira; Sortzaileak -sormena hitzaren adierarik zabalenean hartuta-, beste diziplina batzuetako Laguntzaileak, Kontsumitzaileak, Babesleak eta enpresak.