k
u
l
t
u
r

Karà Estudio


KARÀ Estudio proiektua sortu dugu barne-diseinatzaile, argiztapen-profesional eta altzarien  diseinatzaile jardunean metatu dugun esperientzia guztia bateratzeko.

Denboraren joan-etorriaren poderioz eta gure inguruneko errealitateaz ohartuta, gure balio etikoak  eta diseinu-balioak birpentsatu ditugu.

Hain zuzen, balio horiek gidari, eraikuntza ekologikoaren arloko jakintzan sakondu dugu, proiektuei  ikuspuntu kontzienteago eta jasangarriago batetik heldu ahal izateko.

Gure lan egiteko moduaren abiapuntua gure asmorik egiazkoenak dira, hala nola ekologia,  naturarekiko errespetua, artisautzari eta eskulanei balio handiagoa ematea eta espazio eta objektuak  biziberritzeko nahia. Hori dela eta, garrantzi handia ematen diogu material eta objektuak  birziklatzeari, 0km-ko materialak erabiltzeari eta inguruko profesional eta baliabideekin  harremanetan egoteari.

Gure izaeraren eta estetika zaintzeko dugun nahiaren ondorioz, oso zorrotzak gara azken  emaitzarekin. Hori kontuan izanda, baliatzen ditugun teknikek eta materialek inoiz ez dute oztopatu  behar azken emaitza. Diseinuari oso era kontzientean heltzen diogu, lau zutabetan oinarrituta:  Birpentsatu, Murriztu, Berrerabili, Birziklatu. Betiere helburu argi batekin: mundu guztiari bizi-kalitate  hobea ematea, diseinu estetikorik berriena alde batera utzi gabe.

Formula honekin eraikiko ditugu barne-diseinuko proiektuak, erreforma integralak eta espazio iragankorrak, pribatuak zein publikoak, eta gaitasun tekniko eta estetiko handiak dituztenak.

Ingurumenarekiko errespetua eta diseinuarekiko eta estetikarekiko dugun pasioa dira KARÀ Estudio proiektuaren oinarriak.

Harremanetarako: 

info@karaestudio.com | andreaalday@karaestudio.com | aradarriba@karaestudio.com

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color