Itzultzailea naiz ikasketaz eta ogibidez; itzulpenez gain, berrikusketak eta estilo-zuzenketak ere egiten ditut.
Orain dela zazpi urte eman nion hasiera ibilbide profesional honi eta hortxe jarraitzen dut, edukiak ingelesetik eta frantsesetik gaztelaniara eta euskarara eramaten. Hizkuntzen munduan, proiektu bakoitza erronka berri bat da.
Bereziki interesatzen zait kultura-proiektuetan eta ekimen sortzaileetan parte hartzea, eta proposamen berriak jasotzeko prest nago beti.
Arrazoia du Jose Saramagok esatean dena dela itzulpen, denok garela itzultzaile.