JP Arquitectura

Eremua:
Arkitektura, interiorismoa, hirian esku-hartzeak, altzari-diseinua.
Telefonoa:
665711289
JP Arquitectura estudioak zerbitzu-pakete integrala eskaintzen du: arkitektura eta interiorismoaren alderdi guztiak, hiriko esku-hartzeak eta aholkularitza teknikoa. Hori guztia, hurbiltasuna, profesionaltasuna eta sormena oinarri hartuta. Arkitektura-alorreko lan teknikoez gain, JP estudioak proiektu kultural eta artistikoagoak sortzen eta garatzen ditu ere.
Hauexek dira negozio- edo proiektu-lerro nagusiak:
– Arkitektura oro har: arkitektoek egin beharreko lan teknikoak (hala nola txosten teknikoak, ziurtagiri energetikoak, eraikinen ikuskaritza teknikoak, jarduera-lizentziak, berriztatze-proiektuak, eta abar).
– Hiriko esku-hartzeak eta Street Art: hots, hirian edota hiriko elementuan egindako esku-hartze guztiak. Lan artistikoak dira, sozialak baino.
– Book Box: herritarren esku dagoen hiriko liburutegi mugikor honetan liburu, aldizkari, komiki eta fanzine erabiliak aurki daitezke. BooBox herritarrek herritarrentzat sortua da.
Deskarga ezazu liburuxka (pdf formatuan)
– Bunker Houses: Creactivalia plataformaren baitan, itsas edukiontziak erabilita etxebizitzak diseinatzen eta eraikitzen dituen proiektua.