Jone Lizarralde (IONHOA) sortzaileak zuzenean lan egingo du, ekainaren 1etik 15era Kutxa Kultur Plazan.
Bere lanetan lapitza nahiz azken asmakuntza digitala erabiltzen du, betiere trazua ahalik eta adierazkortasunik handienaz bilatuz.
Haren proiektu guztiek positibotasuna eta energia adierazten dute beti… eta beraren ilustrazioak publizitatean, elastikoetan, dekorazio-laminetan, kartel edo afixetan, ipuinetan, ebakigarrietan… agertzen dira, baina, batez ere, profesional honen indar-gunea hainbat jakintza-arlotan aplikaturiko ideiak dira. Lizarraldek giroak, argitalpenak alaitzea edo edertzea bilatzen du, ukitu baikor bat emanez beti.
Errealizazio-teknikak askotarikoak dira: eskuz marrazturiko lanak, proiektu guztiz bektorialak, argazki-nahasteak pintzelkada-ukituekin, hiru dimentsioko jostailuak, ebakigarriak… mugarik gabe.