“Isurtzen”
Mugimendu edo jarioan dagoen uraren islen argazkiak egiten ibili ondoren, teknika hori pinturara aldatzen hasi zen. Likidoak (ura, olioa, azkazaletako berniza, dutxako gela eta abar) eta kolore akrilikoa erabiliz, eta margolanak era batera edo bestera mugituz kasualitateaz lan egiten du, erabat kontrolatu ezinik mugimenduaren prozesua.
“Kasualitateaz lan egiteak beste aukera batzuk eskaintzen dizkio behatzaileari, margolana ez dago hain “eraikia” eta bakoitzak bere erara interpreta dezake”
Halaber, teknikak lotura handia du argiaren efektuak bilatzearekin.
Aldi berean artistaren erakusketa izango da, otsailaren 1etik 28ra, EHU-Ko Carlos Santamaría Zentroan, Andrestegi Aretoan.