Taldea orain dela urte eta erdi sortu zen, gutxi gorabehera. Ordutik zenbait abesti egin ditugu; horietako asko baztertu egin ditugu eta beste asko mota guztietako agertokietan jo ditugu: Madrilen, Santanderren, Zaragozan, Sorian, Bilbon eta, noski, baita Donostia ere, gure jaioterrian.
Taldea bi kidek osatzen dugu, eta kontzertuetara joaten gara batez ere. Orain lau abestiko EP bat grabatu dugu,Club izenekoa, eta uste dugu ondo islatzen dituela taldearengan eragina izan duten elementu guztiak, baita batak bestearekin egin ditugun aurkikuntza berriak ere. EPa mugiarazi nahi dugu, ateak ireki diezazkigun.
Soinuari dagokionez, esan digute grunge, garage eta punk estiloen eragin argiak ditugula. Gure garaikoak gara, eta hala izango gara beti, eta saiatu gara eragin horiek gaurkotasunarekin bateragarri egiten, eta alderantziz.