“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023” programarako hautatutako musika-taldea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Kutxa Fundazioak sustatu dute, Buenawista Prolleckziom-en laguntzarekin.
Ithaka taldea 2021ean sortutako Orio eta Zarautzeko 4 gaztek osatzen dute: Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua), Eneko Eizagirre (baxua), Arantza Igartua (gitarra eta ahotsak) eta Josune Freire (bateria, saxofoia eta ahotsak).
Beraien musikan norabiderik gabeko belaunaldi baten oihu eta doinuak islatzen dira. Talde berri honek soinu eta helmuga desberdinetara iritsi nahi du, musika munduan beraien tokia aurkitu bitartean.