iSolver-ek erraztu egiten die enpresei beren IT proiektuen garapenari ekitea, freelance profesional egokiekin harremanetan jartzen baititu Marketplace baten bidez:
— Ehunka freelance lan-plataforma integratzen ditu eta egunero profesional berriak gehitzeko eredu disruptiboa sartzen du.
— Elkarlanerako aukera ematen die freelancerrei, proiektuak kudeatzeko tresna berritzaileak integratuz eta proiektu handiago eta konplexuagoei ekitea erraztuz.
— Beste plataforma batzuetatik estekaturiko sare sozial eta profesional eta freelance profil guztien informazioa berreskuratzen eta integratzen du, honela bermatuz profesional kontratatuaren benetako online ospea.
Honela, iSolver-ek hornikuntza-kate adimendunaren gaitzaile edo bideratzaile bihurtu nahi du, euskal industria-sektore oso garrantzitsuari arintasun, doitasun eta eraginkortasun maila handiagoak ahalbidetuz, eta beraren eskura jarriz:
— Industria-prozesuak digitalizatzearen garapenean beharrezkoa den barneko giza baliabidearen osagarri diren aktibo eta gaitasun digitalen merkatu globala.
— Negozio-erronkari erantzun arinagoa ematen dioten bazkide teknologiko potentzialen ekosistema bat.
— Nazioartekotze-prozesuetan aliatu izan daitezkeenen munduko sare bat.
— Bere Giza Baliabideetako sailen hedadura likidoa, deep learning-ean oinarritua.
— Dash board holistikoa, eskaripeko lan-indar digitalaren alderdi guztiak administratzeko.
Honela erraztuz industriaren eraldaketa digitalaren prozesua, azelerazioa eta baliabideen erabilera eraginkorragoa sustatzen dituzten ekoizpen digitaleko sareen sorkuntzaren bidez, eta aldi berean deslokalizaziorako egungo enpresa-estrategien aldaketa erraztuz, lan automatizatuak (robotizazioa) eta prozesuen digitalizatzeak (plataformizazioa) ekoizpen merkeagoa eta eraginkorragoa baitakar jatorrizko herrialdean, eta hori lokalizazio-prozesuaren onurarako izango da, industria nazionalek balio-katearen prozesu guztiak berreskuratzea bultzatuz, eta aldi berean gaikuntza handiko enplegua sortzea eraginez herrialdean.
Harremanak:
Xavier Crespo