Indian Feathers-eko kideek unibertsitatean ezagutu zuten elkar eta 2014an debutatu zuten “Fun” ingelesez abestuz. Gero, gaztelaniara jo zuten “45 Noches” abestuz, eta atzetik “Líneas Tangentes” etorri zen, Bartzelonan masterizatua.
Areto mitikoetan, taberna eta gaztetxeetan, Fnac-en, Kutxa Kultur-en eta beste leku askotan jo dute, bai akustikoan eta bai elektrikoan.
Etiketei dagokienez, Indie Punk gisa definitzen du bere burua talde honek, baina gogokoen rocka dute beronen aldaera askotan: Rock & Roll, Garage, Post-Punk edo hainbat garaitako Stoner-a.
Taldea osatzen dute: Ander López (bateria), Luis Suárez (ahotsa & gitarra), Josu González (gitarra) eta Josu Vergara (baxua).
2020ko azaroa:
Indian Feathers-ek izena aldatu du, eta orain “Impacto Vudu” du izena.Ricardo lehen singlearen bideoklipa estreinatu dute (Subterfuge kanalean argitaratu da, 60.000 harpidedun baino gehiagorekin) Facebook | Instagram | Prentsa-txostena |
|
|
Argazkiak: Santiago Farizano![]()
![]()
>
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()