Oso umetatik nabarmendu zen Idoia marraztu eta margotzeko talentuagatik. Artearekiko grinak eraman zuen Diseinu Grafikoa ikastera Irungo Kunsthal eskolara. Maketatzaile eta diseinatzaile grafiko gisa lan egin du 14 urtez, eta aldi berean marrazkiak egiten ibili da era autodidaktan.
Ilustrazioarekiko interesari esker, marrazki errazak egiten hasi zen koloretako arkatzak eta olio-ezkoak erabiliz. 2014ko martxoan animalien erretratuen lehen 10 irudiak erakutsi zituen Katapulta Sortzaileen Diziplinarteko 1. Erakusketan, Donostian.
Donostiako “Ekain Artelanak” galeriak bertan erakusketa egitea proposatu zion eta 2015eko martxoan bere lanak erakutsi zituen “Pertsonak ala animaliak?” izenburupean, bilduma handiagotuz.
Gaur egun artistak lanean jarraitzen du animalien serie honetan, animalia gizatiartuak dira, ikusleari begiratu eta istorio bat kontatzen diotenak.