k
u
l
t
u
r

(H)emen|Her(e)

    Eremua:
    Ikus-entzunezkoa

     


(H)emen Her(e) ikus-entzunezkoan lan egiten duten emakumeei ikusgarritasuna emateko sortutako egitasmo bat da. Hau lortzeko webgune/datubase bat sortu dugu bertan arlo tekniko edo artistikoan lan egiten duten emakumeek euren curriculumak, lan laginak, estekak etab igotzeko aukera dute doan. Sortzen dituzten profilak ekoizleek edo kontratatzaileek ikusteko aukera izango dute eta hauek zuzenean jarriko dira kontaktuan lan aukerarik balute eta profila egokia bada.

Webgunean gure sektoreari buruzko informazio ugari partekatuko dugu, lan aukerez gain.

Baina webgunea abiapuntu bat besterik ez da. Ekitaldi ugari antolatzen ari gara urtean zehar ikus-entzunezko eta arte eszeniko arloetan dabiltzan emakumeon aktibitatea, networking-a, eta ikusgarritasuna sustatzeko eta bideratzeko.

pr08

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color