Goiuri Unanue & SÖIA

Moda Diseinuan graduatua LCI-Barcelona Unibertsitatean. Praktikak egin zituen Tot-Hom goi-joskintzako enpresan eta 2016an finalista izan zen Bilbao Art & Fashion nazioarteko lehiaketan. Urte berean, graduatu zen unibertsitatean, Miguel Elola jostunaren master bat ematen lagundu zuen, eta 2015eko maiatzetik, beste lankide batekin, poltsak, bizkar-zorroak eta durbanteak diseinatu eta ekoizten ditu Söia markarekin.