Grabazio eta Proiekzio Digitalean kolorearen kudeaketak tresnen (argazki-kamera, bideo, inprimagailu edo eskaner, proiektore, monitore, paper…) kolorimetriako erantzun-eskemen azterketa zehatza egin nahi du. Eskemak egin ondoren eta tresna bakoitzaren gaitasunen barruan, tresna horien erantzuna hortik aurrera errealitatearekiko ahalik eta leialena izatea lortzen dugu, gutxienez beraietako bakoitzaren errealitatearekiko.
Merkataritza aldetik ematen dizkigun onuren artean daude: ikusten dugun koloreaz fidatu ahal izatea, eta enpresaren kolore korporatiboak errealitatearekiko leial irudikatzea bideo, argazki, panfleto eta abarretan.
Azken batean, prozedura honek kolorimetria eta tonu aldetik ongi oinarrituriko irudiarekin hasi nahi du kolorearen zuzentze- eta argitaratze-prozesua.