Donostian jaioa baina Andoainen bizi dena, Moda Diseinu ikasketak oso gaztetan hasi zituen, patroigintza, ebaketa eta joskintza-ikasketak uztartzen zituen bitartean.
Eguneroko bizitzan unerik ohikoenetan, topo egiten duen edozein gauza edo egoeratan aurkitzen du inspirazioa.
Erabat artisauzkoa den marka eta diseinua sortzearen alde egiten du. Eskuzko fabrikazioa berak egiten du hasieratik bukaeraraino. Hainbat oihal eta berezko materialez egiten ditu esperimentuak eta berrikuntza, bere proiektua gero eta iraunkor edo jasangarriagoa izateko helburuaz.
2021 Santiago Farizanok egindako shooting-a
HARREMANA: www.fannyalonso.com |
|
|
San Telmo museoko desfilearen argazkiak: Santiago Farizano