k
u
l
t
u
r

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea

    Eremua:

    Jakintza, teknologia, hezkuntza


Euskal Wikilarien Kultur Elkartea 2016an sortutako taldea da. Gure helburua Wikipedia eta bere inguruan dauden Wikimedia Fundazioak babestutako proiektuak garatzea da, euskaraz. Jakintza eta eduki libreak maite ditugu, eta ekimenak egiten ditugu instituzioekin zein herritarrekin babesten ditugun proiektuak ezagutarazi, hedatu eta erabilgarri egiteko.

Wikipedia hezkuntzan erabiltzeko tresna dela uste dugu, parte-hartzea, eduki libreak zein jakintza hedatzen duelako. Ildo horretan lanean ari gara, hezkuntza proiektuak garatzen. 2017an, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Wikipedian 12-16 urteko gazteentzako 1000 artikulu sortu eta hobetzeko helburua duen egitasmoa jarri dugu martxan.

Harremanak:

Prentsa
prentsa@wikimedia.eus

Hezkuntza proiektuak
hezkuntza@wikimedia.eus

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color