k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Espacios Intermedios

    Eremua:
    Diseinua. Diseinu grafikoa eta paisajismoa.

     


Gure proiektua 2012ko udan hasi zen, Kunsthal-en ikasketak amaitu genituenean. Lau diseinatzaileon taldea osatu genuen (bi paisajista eta bi interiorista). Gure hasierako asmoa bi jakintza-arlo horiei buruzko proiektuak gauzatzea zen, baina betiere ikuspegi irekiaz, barrualdera edo kanpoaldera bakarrik mugatu gabe.

Hain zuzen ere, ideia horretatik sortzen da gure izena: Espacios Intermedios. Barrualdearen eta kanpoaldearen artean dagoen tartea. Arkupe edo atari bat bezala, nortasun propioa duen gune bat gara, barrura eta kanpora begiratzen duena.
p02

Hiru urte hauetako ibilbideak arrazoi eman digu, eta horren erakusgarri da gure proiektuetan batu diren jakintza-arlo ugariak, duela gutxi diseinu grafiko eta ikus-entzunezkoaren munduak gehitu zaizkigularik. Horren adibide dira: neska-mutikoentzako paisajismo-tailerrak, paisaian eta hirian egindako instalazio igarokorrak, diseinu grafikoko lanak, Realarentzat duela gutxi egindako erakusketa …

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color