k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es


Zure markarako ikus-entzunezko edukiak sortu, enpresarako bideo bat egin edota ekitaldi bat antolatu behar duzu eta ez dakizu nondik hasi?
Utz ezazu gure esku!

Eika Productionsen mota guztietako proiektuen ikus-entzunezko ekoizpena kudeatzen dugu: publizitate-iragarkiak, bideoklipak, dokumentalak, bideo korporatiboak eta baita argazki-saioak ere. Horrez gain, zure neurrira sortutako ekitaldiak diseinatzen ditugu.

Euskal Herrian eta Ipar Euskal Herrian filmatu ohi dugu, baina, behar bagaituzu, azkar asko egingo ditugu maletak beste edozein tokira joateko. Izan ere, Katalunian, Extremaduran, Eskozian eta baita Haitin ere filmatu dugu!

Partikularrekin, enpresa handi eta txikiekin lan egiten dugu, aurrekontu mardul zein xumeagoekin. Badakigu proiektu bakoitza mundu bat dela, eta guk zure mundua ezagutu nahi dugu.

Deitu, kafetxo bat hartu eta proiektuaz hitz egingo dugu. Horren erraza 629 561 412


Eika Productionsen buru den Eider Gabilondok 10 urtetik gora daramatza ikus-entzunezko ekoizpen profesionalean lanean.

“Bizkortasunak eta adrenalinak, talde-lanak eta etengabe arazoak konpontzeko beharrak behin betiko lotu naute lanbide honetara.
Emaitza on bat lortzeko gakoa proiektuaren ezaugarrietara egokitzen diren profesional onenekin lan egitea da. Horixe baita helburua: kalitatezko azken produktu bat sortzea.”


Deskarga ezazu liburuxka (pdf formatuan)

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color