k
u
l
t
u
r

Eguzkiñe Egaña – Pitxerrak

Instagram Youtube compartir


Ilustrazio eta zeramikarekiko interesa dut; horregatik, aldi batez bi arlo horiekin esperimentatu ondoren, orain bi horien fusioa egiten dut, betiere piezak ahalbidetzen badu horrelakorik.

Atsegin ditut era guztietako pitxerrak, apainduta edo apaindu gabe, baina batez ere artisau-itxura landugabea baldin badute, adibidez ertz irregularrak eta forma asimetriko samarrak, eta ezaugarri hauek lortzeko teknikak japoniar atximurkada edo txurroak dira. Tornuaren bidez zailagoa da akabera hauek lortzea, bere eragin birakariak piezei simetria eta efektu leunagoa ematen die eta.

Eman nahi zaien azken akaberaren arabera, batzuetan marrazki bat sortu eta margotzea interesatuko da, baina beste batzuetan esmalteen akaberak eta ukiak aski izango dira piezari edertasuna emateko.

Instagram:
@potto.pottery
@guzk.illustration

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color