Deñe 18 urteko kantautore azpeitiarra da, eta 14 urterekin hasi zen bere abestiak interpretatzen piano edo gitarrarekin.
![]() |
Piano-ikasketak 8 urterekin hasi zituen eta, handik gutxira, gitarra- eta ahots-ikasketak. Lehen abestia 14 urte zituela idatzi zuen, eta bere abestietan gure inguruko eta gure egunerokotasuneko arazo eta egoerak jorratzen jarraitzen du. Bere ama-hizkuntza euskara da, eta hizkuntza horretan konposatzen du. 29. maketa-lehiaketan parte hartu zuen, eta finaleraino iritsi zen. |
Harremanetarako: garciadene12@gmail.com |
Argazkiak: Santiago Farizano