Demode Quartet-ek 10 urte baino gehiago daramatza eszenan, komedia eta a capela kantuan oinarritutako musika-ikuskizunen sorkuntzaren arloan garatu dute bere lan artistikoa. Ekitaldi handietan ere parte hartu dute; Basque Culinary Center-en inaugurazioan, DSS2016 Europako Kultur Hiriburutzaren galan eta Donostia Zinemaldiko galetan, besteak beste. Agertoki ugaritan eskaini dute beren lana Euskal Herritik La Habanaraino, Madriletik pasata.
Oraingoan Joli Pascualena, Patxi Barco eta Iker Huitzik “Demode Produkzioak” proiektua jarri dute martxan. Demode Quartet konpainiarekin jarraitzeaz gain bestelako sorkuntza eta produkzio esparruetan mugitu nahi dute beste artista, konpainia eta profesionalekin.
Demode Produkzioak jaio da, hainbat proiektu esku artean: “Kutsidazu Bidea Ixabel” nobelan oinarritutako asmo handiko musikala, aniztasunean eta klima aldaketan datzan “Porrutata” haurrentzako musikala edota “Traketsak” musika munduan emakumezkoen papera inguruko ikuskizuna.
Harremana: Joli Pascualena, Patxi Barco, Iker Huitzi
Web | Facebook | Instagram | Youtube