DEKOsocial proiektuak, ingurumena zainduz eta jasangarri eginez, altzariak sortzen ditu, irabazi ekonomiko guztiak Landuz programan egunero parte hartzen duten pertsonen laneratzean inbertitzeko, eta gizarteratzeko eta laneratzeko beste urrats bat da.
2017an sortu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Sutargi enpresaren arteko sinergiatik, hobetzeko alternatiba bat sortzeko ilusioarekin.
Proiektu honen bidez, hondakinak sortzea saihesten dugu, eta horiei bizitza berria ematen diegu, ingurumen-sorkuntza eta -erantzukizun soziala bultzatuz eta, aldi berean, egoera ahulean dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko lan eginez.
Gurekin bat egiten duzu?
Lekua eta ordutegia: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Azaroaren 5etik 28ra | Osteguna, ostirala eta larunbatak | 10:00 – 13:00
Sarrera librea
Harremana. web | Instagram | Facebook | Email
Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu. |