Chase The Mayhem 2010ean sortu zen Donostian. Nahiz eta hasieran rap-metaleko talde bat izan, Korn, Limp Bizkit edo Linkin Park bezalako taldeak erreferentziatzat hartuta, Chase The Mayhem bere buruaren bilaketan ari da etengabe. Bilakaera horren erakusgarri da bere hurrengo EPa, nortasun, indar, kalitate handiagoarekin eta musika-horizonte berriekin.