k
u
l
t
u
r

Charlie and the Colours


Lan honen aurrerapen gisa, The Rural Sessions-eko bi abesti aurkezten dizkizuegu. Disko hau zuzenean grabatzea erabaki dugu. Berastegiko Mehaka baserrian grabatu genuen, estudio lasai batean, eta taldearen bizikidetza horren energia transmititu diegu abestiei.

charlieandthecolour_4

charlieandthecolour_2

charlieandthecolour_3

Giro naturalean egon ginen, animaliaz inguratuta, eta ardo onaren eta gaueko tximiniaren beroak une eta ideia bikainak ekarri zizkigun… Entzuten dena da, hain zuzen ere, jo genuena, eta horrexegatik gaude lan honetaz hain harro.

Baserriko Toy txakurraren zaunkak ere jaso nahi izan genituen, eta abestiren baten amaieran jartzea erabaki genuen.
Uste dugu garai ona dela taldearen formari dagokionez; izan ere, heldutasuna lortu dugu urte eta erdian gure lurraldeko makina bat lekutan jo ostean, besteak beste, Madrilen, Leonen, Ciudad Realen, Valladoliden, Bilbon eta Donostian.

charlieandthecolours_10

charlieandthecolours_18

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color