k
u
l
t
u
r

Bekoop

    Artisautza, diseinua eta birziklapena


Be kooperatiba artisautza eta eskulangintza ikertzeko eta berbideratzeko gunea da. Ingurumena zaintzearen aldeko apustua egiten dugu, hondakinetatik ateratako materialak erabiliz. Hurbiltasunetik lan eginez eta sareak sortuz, gure proiektuen ikerketan eta hedapenean garatzen eta eboluzionatzen joateko.

Abiapuntu gisa, artilea eta plastikoa ditugu, eta horiek biltzeko, prozesatzeko, diseinatzeko eta ekoizteko bi bide paralelo hasiko ditugu. Nahiz eta elkarren arteko zein beste fusio eta elkarlanetarako ateak irekita dauden.

Be kooperatiba hondakinetatik abiatuta sortuz, hainbat mekanismo martxan jartzeko tresna bat da.

Aitzindariak izan nahi dugu artisautzaren berrikuntzan, eta, era berean, kontsumo-ohituren aldaketan eta gizakiak naturarekin duen harremanean ekarpenak egin.

Harremanetarako:

Lurgi Zalakain Urkola | 600840441
Amets Zalakain Urkola | 688693088
Krysia Jojo Howard | 617827619

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color