Giorgio eta Yon-en ezaugarri komuna da egiten duten musika-estiloaz maiteminduta egotea eta hori nahitaez beraien konposizioetan agertzen da, goi-eskolako popa darielako lau aldetatik. Edozein garaitako pop britainiar zirraragarrienaren oihartzun eta aromek txunditu gaitzakete edozein unetan, The Kinks, The Beatles, The Pastels edo Belle and Sebastian gogoraraziz. Genero honek bere proposamenen arrakasta melodien berehalakotasunean oinarritzen du eta moldaketa hilezkorrekiko zaletasunean, hain zuzen ere Bassmatti & Vidaur horretantxe dira maisu. Abesti hauek espainieraz kantaturiko indiepop-aren gozamenerako dira bere alderik klasikoenean, batez ere melodiak oso erakargarriak direlako lehenengo entzunalditik, baina baita moldaketen ugaritasunagatik ere, gehienak orkestratuak, entzulea kutsu erromantiko handiko testuen bidetik eramatea lortzen dutelarik.