“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023” programarako hautatutako antzerki-konpainia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Kutxa Fundazioak sustatua, Buenawista Prolleckziom-en laguntzarekin.
Barrexerka
Euskarazko umorea ardatz harturik, bakarrizketa, esketx eta antzerkiak uztartzen dituzte ordubete inguruko emanaldi bakar batean. 2018tik 10 emanaldi desberdin sortu dituzte, haiek izanik gidoilariak, zuzendariak, aktoreak, teknikariak eta ekoizleak. Guztira antzerki munduan aritutako 9 gaztek osatzen dute taldea: Peru Ansorenak, Nerea Aranburuk, Mikel Irazustak, Maialen Sorzabalberek, Amaia Rojok, Graxi Arregik, Ekain Arrietak, Garazi Mitxelenak eta Amaia Iraundegik.
Gazteen artean identifikatutako hutsune bat betetzeko asmoz sortu zen taldea: gazteek antzokietara joateko ohiturarik ez zutela ikusi zuten, haiek lehen pertsonan ere bizitako eskaintza falta bati lotu zioten hori. Horregatik, haiei ikustea gustatuko litzaiekeena sortuz, hutsune hori betetzera animatu ziren. Geroztik antzokiak gaztez bete dituzte, haien hasierako helburua betez, harrera paregabea jasoz emanaldi bakoitzean.
Sinopsia:
Lapurrak, aberatsak, poliziak… Hori eta gehiago du “Hor esketxa dago” emanaldiak. Lapurreta bakarraren hiru ikuspegi ezberdinek eratzen dute umorez beteriko ikuskizuna. Hasieratik bukaeraraino loturak egiten arituko da ikuslea (barre algarek uzten dioten bitartean behintzat) puzzlea erabat osatzen den arte. Erabat dinamikoa den antzerkiak eta bere barne hartzen
dituen umore estilo guztiek ez dute ikuslea asegabe utziko.