k
u
l
t
u
r

Ane Leux Donostiako abeslari eta musikagilea da, indie rock estilotik gertuko lengoaian idazten ditu bere abestiak. Bogotán (Kolonbian) gauzatu zuen bere musika-proiektua, Carlos El Negro Mendoza ekoizle eta gitarristarekin eta hasieratik proiektuan lagundu dioten beste musikari batzuekin.

aneleux_28Denboraldi batez zuzenekoak egiten eta hainbat demo ekoizten aritu ondoren, 2015ean lehen lan luzea grabatu zuen: SENSE. Hamar abesti intimoz dago osatuta, eta bilaketa artistiko eta pertsonal eta soinu-bilaketa baten ondorengo helmugara iritsi dela adierazten dute.

Lan intimo bat da, eta bertan, giro downtempoek, konponketa argi-ilunek eta ahots-melodiek paisaia urrunak marrazten dituzte. Malenkonia eta sentsualtasuna. Hainbat eraginen arteko nahasketa nabari daiteke, esaterako: Portishead, rock eta 60ko hamarkadako soularen artekoa.

aneleux_22

aneleux_25

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color