Haurtzarotik zeramikaz maitemindua eta bizitza osoa hari eskainia. Duela hamabi urte basoz inguratutako herri batean bizitzen hasi nintzen, Inotzun.
Nire txakurrekin zuhaitz artean egindako ibilaldi luzeek landaretza maitarazi didate, eta batez ere dena elkarlotuz zoro-zoro zintzilikatzen diren lianak.
Eragin horrek eta haurtzaroan sokekin lan egitearen oroitzapenak ere modu naturalean eraman naute makramera.
“Lianak” proiektu berri honetan nire bi maitasun sortzaileak, zeramika (gres eta portzelanazko piezen bidez) eta makramea, lotzen saiatu naiz.
“Buztingilearen amets kosmikoan, buztin-meategia azpil edo oraska erraldoi bat da, non buztinak jatorrizko ernamuinarekin konbinatu eta nahasten diren …” G. BACHELARD
Harremanetarako:
@amaia23baobab | oiha@hotmail.com
2021EKO URRIAREN 2TIK 31RA Astelehenetan eta astearteetan, 10:00-14:30 |
Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu. |