k
u
l
t
u
r

Bere sustraiak artean eta joskintzan daude. Oso goiz hasi zen olioaz margotzen bere maisu Matxin Labaien margolari tolosarrarekin. Honi bere amaren figura gehitu behar zaio, jostuna izanik txiki-txikitatik arropa guztia egiten baitzion. Bizipen hauek maitemindu egin zuten eta moda diseinatzera eta estanpazioak sortzera eraman zuten.

Zenbait teknika artistikotan aditua, diseinu esklusiboak dira beraren filosofia eta lana ongien adierazten dutenak. Goi-mailako joskintzako diseinuak, eskuz margotuak, berdingabeak, moda-ibiltokitan, ekitaldietan, telebistan, prentsan, erreportajeetan, … ikusi izan direnak. Amagoia Etxeberria alfonbra bat baino gehiagotan parte hartutakoa da, eta antzezleak eta musika-munduko jendea jantzi du, besteak beste.

HARREMANA: 

www.amagoiaetxeberria.com

info@amagoiaetxeberria.com

Instagram: @amagoia_etxeberria

Telefonoa: 677202122

  

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color