Gazteenak. Donostiako lau lagunen taldea, 18-19 urte dituztelarik abesti intuitiboak grabatu dituzte, Burger Records-ena bezalako garaje kutsuko eta erraietatiko espirituaren suak hartuak; gainera, ohartarazi dute zuzeneko emanaldia benetan gartsua izango dela…
Gogo handiz eta talde berrien eraginpean, orain dela urtebete hasi ziren taberna, gaztetxe eta abarretan kontzertuak ematen.
Argazkia: Lorena Ottero