Ilustrazioak era tradizionalean sortzea, materiala (pigmentuak, paper-ebakin akastunak …) sentitzea, hori guztia azken emaitza bezain garrantzitsua da.
Nire lanen gaiak zuzenean konektaturik daude neure kezkekin, bidaiekin, ardurekin, izan hauek ingurumenaren nahiz gizarte-gaien ingurukoak, baina batez ere neure emozioekin.
Gai horiek dira teknika eta formatua erabakitzen dutenak, nahiz eta nire lanetan errepikatzen den zerbait izan kolorea eta bitartekoen nahastura lan berean.
Azken emaitza errealitate subjektibo baten irudi poetikoa da azkenerako, nire emozioen prismatik ikusita.
Harremana
Instagram: @alai_art | www.alaiart.com info.alaiart@gmail.com