Haizea Sayar da Alabama Bananaren sortzailea, eta pinturaren bidez artelan bihurtzen diren bigarren eskuko jantziekin moda jasangarri eta etikoa egitearen aldeko proiektua da.
Pieza artistikoa kontzeptu estatikotik urruntzen da, hari lotuta dagoelarik beti, eta hiri-ingurunea konkistatuz demokratizatzen du bere balioa.
Oraingoan gorputz guztiz fin edo hilotz paregabe bat aurkeztuko dugu, non artista hasten den eta solastatzen den Kutxa Kultur Modako Fanny Alonso, Elixabet Perdiguero, Maialen Porroy, Jon Alkain, Nahia Salaberria eta Ainara Antxia diseinatzaileekin euskarri berean esku hartuz. Azken emaitzaren aurrean, prozesu-lanean jartzen da arreta.
Alabama Banana kontaktua:
www.alabamabanana.com | @alabamabanana | @alabama_banana | infoalabamabanana@gmail.com
2021EKO ABUZTUAREN 2TIK 28RA Egunak 2 > 7 (12:00-15:00) | Haizea Sayar |
Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu. |