2002ko urrian sortu zen Ácido C askotariko musika-estilo eta -gustuko jendez osatua, baina 70eko eta 80ko urteetako musika beltzaren estiloak jorratzeko ideia komunarekin.
2003ko urrian La Ostra Azul (auto-ekoitzia) aurkezpen-gutuna argitaratu zuten lehen etapa instrumental honen aztarna gisa.
2007an estudioko bigarren lana atera zen argitara, Stereopropulsion, izaera elektronikoago eta egungoagoarekin, eta ahots-kutsu handiagoko gaiak sartuta.
Agertokian izan dira Londresko Dj Keb Darge, Ortophonk, THC, The Cherry Boppers, Funkgus, Betagarri, Mamba Beat, Dj Makala eta abarrekin, eta leku hauetan jo dute: Gazteszena, Rockstar, 3.60, Plateruena, Hell Dorado, Tótem, Kafe Antzokia, Jam, El Sol (Madril)…; bestalde, talde honen zuzeneko soinuaren energiaren lekuko izan dira “La Ruée Au Jazz” (Baiona), Jazzaldia Heinekeen (Donostia), FIB Heinekeen… jaialdiak.