k
u
l
t
u
r

Nakar

Bandcamp


Nakar postpunk elektronika proiektu berri bat da, hainbat proiektutan ibili diren artistekin osatua, bide berrien bila.

Proiektuaren abiapuntua Lasarteko Pogrom synth-punk taldearen kontzertua izan zen. Hor elkartu ziren Jone Laspiur aktore eta abeslaria (Koban, Nogen) eta Xalba Ramirez (Raitx, Koban, Physis Versus Nomos), eta proiektu berri bat abiatzea erabaki zuten Andoni Olaetxearekin (Pelax, Zozo, Burrundaria…) eta Jokin Azpiazurekin (OLOR, Occhi di Farfalla, PAM…).

Elektronika eta soinu berriak ardatz, esperimentazioa bilatuko dute punk, techno, spoken word eta doinu ilunekin, garai ilunetarako ezin aproposagoak. Lehen kontzertuak prestatzen ari dira orain.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color