Bamms 2017ko irailean sortu zen. Kasualitate klasiko horietako baten ondorioz. Zergatik? Beñat (Hernani), Aitor (Hernani) eta Mikelek (Lasarte) denbora zeramaten entsegu lokalean abestiak sortzen. Bitartean Muñoz (Donostia) eta Sotillosek (Donostia) zeukaten proiektua uda horren hasieran bukatu zen. Beñat, Aitor eta Mikelek abeslari bat nahi zuten landuta zituzten abestiei hitzak jarri eta grabatzeko, gainera armonika jotzen duen bat (izatez, proposamena hasiera batean harmonika jotzeko soilik izan zen). Beraz, Pelaxen kontzertu baten “kamerinoetan”, Aitorrek Muñozi proposamena bota zion. Zergatik ez probatu? Hori bai, Sotillos “pack”ean dator. Hortik aurrera, betikoa dator.
Sektore zaharrenaren esperientzia eta influentzia Rock&Rolero eta Punk-Rockeroak gustoz jaso zituzten bi gazteak eta hurrengo urtearen martxorako 8 abestiko maketa bat grabatu eta auto kudeatu zuten Aitorren estudioan, Hernanin. Maketa zuzeneko indartsu eta energikoetan aurkeztu ondoren, hurrengo helburua lan luze bat sortzea izan zen. Lanketa sakon eta intentso baten ondoren 2021. urtean “Last Chance” diska argiratatzen dute Artza Records zigiluarekin batera. Honen emaitza, 13 Rock&Roll kartutxoz osatutako diskoa.