k
u
l
t
u
r

2022 Deialdia



Kutxa Kultur Musika musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko Kutxa Fundazioak sustaturiko programa da. Gure lurraldeko talde edo bakarlari berrien hazkunde eta garapen profesionala bultzatzeko asmoz sortu zen, eta 2011tik ari da garatzen.

Hona hemen 2022 deialdiko ildo nagusiak:

1. – Deialdi honetan Gipuzkoako edo Gipuzkoan bizi diren talde edo bakarlari guztiek parte har dezakete, baldin eta diskografia-kontraturik indarrean ez badute. Ez da baztertzeko arrazoia lankidetza-kontratu, autoekoizpen edo lizentzia indarrean izatea. Ezingo dira aurkeztu azkeneko 2 ediziotan aukeratutako taldeak edo bakarlariak.

2. – Musika herrikoiak deiturikoetan (rock, pop, folk, egile, reggae, elektronikoa, jazz, heavy, funk…) sartzen diren proposamenak onartuko dira edo horien arteko bat-egite eta fusioak, kanpoan geratuko direlarik musika klasikoa edo ganbera-musika, hauek bai baitituzte beste lehiaketa batzuk Kutxa Fundazioaren jardun-ildoaren barruan. Proposamenen irudimena, talentua eta sormen-kalitatea balioetsiko dira.

3.Izena emateko epea 2021eko irailaren 3tik, 8:00etan, 2021eko urriaren 12ra, 14:00etan, izango da. Talde edo bakarlariek kutxakultur.eus webgunean azaltzen den formularioa bete beharko dute:

4. – Arlo honetan diharduten bertako eta estatuko profesional independenteek osaturiko epaimahaiak 6 proposamen aukeratuko ditu gutxienez.

5. – Hautaturikoek lankidetza-hitzarmena izenpetuko dute Kutxa Fundazioarekin urtebeterako, eta bertan egonaldi bat eskainiko zaie honako mugarri edo une hauen arabera:

  • 2022ko urtarrila – ekaina.

Bilerak egingo dira taldeekin bakoitzaren premiak detektatzeko eta honela, beraien proposamen artistikoaren arabera, beren proiektua garatuko dute, besteak beste honako hauek landuz: kontzertu- eta prestakuntza-egutegia, diskografia-banaketa hala badagokie, press kit-ak egitea, hedabideentzako aurkezpenak… eta taldeekin adosturiko estrategia ezarriko da egutegi eta guzti.

Aukera eskainiko zaie entseguetarako lokala izan dezaten, hautaturiko taldeetako beste batekin partekatua, Kutxa Fundazioaren guneetan Tabakalerako laugarren solairuan, 2022. urtean zehar.

Hautatuen artean detektaturiko premien arabera, prestakuntza emango zaie Gipuzkoako beste taldeekin batera, musika-ekoizpenari, autoedizioari edota sare sozialetako komunikazioari buruzkoa. Horretaz gain, egoiliar taldeekin tutorizazioak egingo dira. Justifikaturiko arrazoiengatik izan ezik, gutxienez talde bakoitzeko ordezkari batek bertan ez parte-hartzea programatik kanporatzeko arrazoia izango da.

2022ko lehen hiruhilabetean, Kutxa Kultur Plazan, Tabakalerako laugarren solairuan, emanaldi akustiko bana programatuko da, Kutxa Kultur Musika 2022 egonaldi honen baitan taldea aurkezteko.

  • 2022ko uztaila – abendua.

Aukera eskainiko zaie edo zenbait abesti grabatzeko Gipuzkoako estudio profesional batean, edo bideo klip profesional bat egiteko 1200 €-ko balioaz. Kasu batean nahiz bestean, Kutxa Kultur logotipoa jarri beharko da ondo ikusteko moduan.

Egonaldian zehar, Kutxa Kultur Plazako aurkezpen kontzertuaz gain, beste kontzertu batzuk programatuko dira, aukeren arabera, Gipuzkoan zehar. Kontzertu hauen antolaketa Covid-19 -aren bilakaeraren araberakoa izango da.

6. – Egonaldiak irauten duen denboraldian, taldeek edo bakarlariek 400 € jasoko dituzte emandako kontzertu bakoitzagatik, eta horretarako taldekide bakoitzak kontu korronte pertsonala izan behar du Kutxabanken.

7. – Hautaturiko taldeek edo bakarlariek, egonaldiak iraun bitartean, aholkularitza profesionalerako bulegoa izango dute Bulego honen zereginen artean honako hauek daude: egoiliarren informazioa bidaltzea aldizkari digital, TB, diskografia-etxe, programatzaile eta jaialdietara; lege-aholkularitza eskaintzea kontratazioaz; argibideak ematea jaialdi, hedabide eta programatzaileekin harremanetan jartzeko; eta sare sozialetako komunikazioari buruzko aholkularitza.

8. – Taldeei eta bakarlariei Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur Musika programarekin lankidetza jendaurrean aipatzea eskatuko zaie: sare sozialetan, kontzertuetan, irrati eta telebistetako elkarrizketetan, horiek egonaldi honi esker hitzartu edo programatu direnean.

9.– Hautatutako talde edo bakarlarien promozioan laguntzeko, Kutxa Fundazioak horietako bakoitzaren bi abesti erabili ahal izango ditu ikus-entzunezko materialean edo Fundazioaren ekitaldietan txertatzeko.

10. – Hautaturiko 6 taldeak prentsaurrekoan aurkeztuko dira Kutxa Kultur-en abendu hasieran.

11. -Kutxa Fundazioak taldeen artean eta kanpoko eragileekin ekimen berriak proposatuko ditu egoitzan, zeharkako proiektuetan parte hartzea, lankidetza eta sormena sustatzea bilatuz.

 

Kutxa_Kultur_Musika_deialdia2022_Oinarriak (pdf-an)
Izena emateko formularioa

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color