k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Proiektuak hautatzeko prozesua (eskaera)



Programa honetan gorabidean dauden, amateur edo profesional diren diseinatzaileek, finkatze-prozesuan daudenek, gipuzkoarrak izan edo bertan bizi direnek, parte har dezakete.

1. Izena emateko epea

Urte osoan jasoko dira eskaerak, eta 4. puntuan ezarritako hautatze-irizpideei jarraituz balioetsiko dira. Hautatua izanez gero, data bat proposatuko zaio diseinatzaileari programan sar dadin gehienez ere 6 hilabeteko epean.

2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa

⇒ Eskaera-inprimakia behar bezala beteta. DESKARGATU HEMEN DOKUMENTUA
⇒ Negozio-eredua eta plana, garatua edo garatuko dena.
⇒ Lau zirriborro “jantziak” kategorian. Zirriborro bakoitzak gutxienez DIN A3 tamainako (42cm x 29’7cm) irudikapena izan behar du, aurretik eta atzetik ikusita. Zirriborroen teknika eta gaia libre dira. Aurreko lau zirriborroetako bat erabat buruturik aurkeztu behar da zehazturiko materialetan.
⇒ Deskribapen zehatza, gehienez 500 hitzekoa, eta hor sartu behar dira:Deskribapena edo bilduma-lerroak.

• Inspirazio-motiboa.
• Irudiak eta zehaztapen teknikoak.
• Bilduma-motaren adierazpen argia: emakumezkoena/gizonezkoena/haurrena.
• Erabiliko diren materialen deskribapena eta laginak.

3. Balorazio-irizpideak

Hautapenerako honako hauek balioetsiko dira:

⇒ Sormena
⇒ Iraunkortasun-irizpideak
⇒ Jantzien akabera
⇒ Aurkezpena
⇒ Negozio-eredua ezartzeko ahalmena
⇒ Kutxa Kultur Fabrikara erregulartasunez etortzeko konpromisoa A modalitatean.
⇒ Prestakuntzara etortzeko konpromisoa. Aurkezturiko diseinatzaileetako bakoitzari banako elkarrizketa egingo zaio, eta nork bere proiektua defendatu beharko du Kutxa Kultur Modako arduradunen aurrean. Behin betiko hautapena lurraldeko moda eta iraunkortasunean adituak direnen batzorde batek egingo du.

4. Dokumentazioa bidaltzea

Formularioa eta eskaneaturiko zirriborroak hona bidali behar dira: kutxakulturmoda@kutxa.eus

Egindako jantzia, formularioaren kopiarekin eta zirriborroekin batera, Kutxa Kultur-en informazio-gunean entregatu behar da Tabakalerako laugarren solairuan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era, astelehenetik ostiralera, gutun-azalean Kutxa Kultur Moda jarrita.

 


                        

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color