k
u
l
t
u
r

Deialdia oinarriak/eskaera



Kutxa Fundazioak 2013an abian jarri zuen Kutxa Kultur Moda programaren helburua da Gipuzkoan jaio edo bizi diren eta sendotze bidean dauden diseinatzaile berri, amateur eta profesionalen hazkundea eta garapen profesionala bultzatzea.

1. Nola bihurtu programaren parte. Izen-ematea

Deialdia urte osoan dago zabalik, eta, beraz, edonoiz aurkez daitezke eskaerak.

Eskaera horiek modaren, enpresaren eta jasangarritasunaren arloetan adituak diren kanpoko eragileek baloratuko dituzte, 4. puntuan ezarritako hautaketa-irizpideei jarraituz.

2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta, eta honako agiri hauek erantsita:

⇒ NANaren fotokopia

⇒ “Portfolioa” edo proiektuaren deskribapen zehatza, gehienez ere 500 hitzekoa. Honako hauek sartu behar dira bertan:

• Deskribapena edo bilduma-lerroak
• Inspirazio-arrazoia
• Irudiak eta zehaztapen teknikoak
• Proiektuaren xede edo hartzaile izan daitekeen jendea
• Erabili beharreko materialen deskribapena
• Jasangarritasunarekiko konpromisoa
• Garatutako edo garatu beharreko negozio-eredua eta -plana

DESKARGATU HEMEN FORMULARIOA.

Formularioa eta eskaneaturiko zirriborroak hona bidali behar dira: kutxakulturmoda@kutxa.eus

3. Hautatze-prozesua

On line izen-ematea egin ondoren, Kutxa Kultur Moda harremanetan jarriko da aldez aurretik hautatutako diseinatzaileekin elkarrizketa pertsonala egiteko. Elkarrizketa horretara gutxienez bi jantzi fisiko eta proiektua ulertzen lagun dezaketen beste elementu batzuk ekarri beharko dituzte.

Azkenean proiektua hautatzen bada, diseinatzaileari data zehatz bat proposatuko zaio has dadin, gehienez ere 3 hilabeteko epean, programaren martxa ez kaltetzeko.

4. Balorazio-irizpideak
Azken hautapenerako honako hauek baloratuko dira:
 ⇒ Sormena
 ⇒ Iraunkortasun-irizpideak
 ⇒ Jantzien akabera
 ⇒ Aurkezpena
 ⇒ Negozio-eredua ezartzeko ahalmena (hala badagokio)
 ⇒ Prestakuntzan parte hartzeko, bilerak egiteko eta enpresa eta kultura-guneetara bisitak egiteko prestasuna eta konpromisoa. 

5. Datuak babestea eta konfidentzialtasuna
Hautapenerako honako hauek balioetsiko dira:

⇒ Sormena
⇒ Iraunkortasun-irizpideak
⇒ Jantzien akabera
⇒ Aurkezpena
⇒ Negozio-eredua ezartzeko ahalmena
⇒ Kutxa Kultur Fabrikara erregulartasunez etortzeko konpromisoa A modalitatean.
⇒ Prestakuntzara etortzeko konpromisoa. Aurkezturiko diseinatzaileetako bakoitzari banako elkarrizketa egingo zaio, eta nork bere proiektua defendatu beharko du Kutxa Kultur Modako arduradunen aurrean. Behin betiko hautapena lurraldeko moda eta iraunkortasunean adituak direnen batzorde batek egingo du.


 


                        

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color