Irabazleak Elkarrizketak

Irailaren 11n, larunbata, Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietako epaimahaien erabakiak jakinarazi dira.
![]() |
Dena ametsa den irudipena | erosi Olerkia euskaraz Trofeoa eta 15.000 euro. Irabazlea: Leire Vargas Nieto (Durango) Liburuaren aurkezpena ikusi |
|
![]() |
Karena | erosi Eleberria euskaraz Trofeoa eta 25.000 euro. Irabazlea: Alaine Agirre Garmendia (Astigarraga) Liburuaren aurkezpena ikusi |
|
![]() |
Greenwich | erosi Olerkia gaztelaniaz Trofeoa eta 15.000 euro. Irabazlea: Pablo Luque Pinilla (Majadahonda) |
|
![]() |
Historia provincial de la infamia | erosi Eleberria gaztelaniaz Trofeoa eta 25.000 euro. Irabazlea: David Monthiel (Cádiz) |
|
Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 44. ediziora 1.675 lan aurkeztu dira guztira: gaztelaniazko eleberria: 971 lan; gaztelaniazko olerkia: 643 lan; euskarazko eleberria: 25 lan; euskarazko olerkia: 36 lan.
2019ko edizioarekin alderatuta, eta kopuru osoari dagokionez, 1.103 lan gehiago izan dira, aurreko edizioan baino % 193 gehiago. Eleberri modalitatean, gaztelaniaz, gehikuntza % 230koa izan da, 677 lan gehiago, eta euskaraz % 25koa, 5 lan gehiago. Olerkian, gaztelaniaz, gehikuntza %169koa izan da, 404 lan gehiago, eta euskaraz %90koa,17 lan gehiago.
Lanen jatorriari dagokionez, Madrilgo Erkidegoak aurkeztu du kopuru handiena, guztien % 14, eta jarraian, oso gertutik, Euskadiko eta Andaluziako lanak daude, %9rekin bakoitza.
Aipamen berezia merezi du sari hauen epaimahaia, beraien kalitate eta ospeagatik. Sarien historian izan dugun epaimahairik onenetariko bat, dudarik gabe:
- Gaztelaniazko eleberria: Fernando Marías Amondo | Luisa Etxenike Urbistondo | Manuel Vilas | Patricia Esteban Erlés | Jon Bilbao Lopategui.
- Euskarazko eleberria: Felipe Juaristi Galdós | Jon Martín Etxebeste | Joxe Mari Iturralde Uría | Arantza Urretavizcaya Bejarano | Jon Kortazar Uriarte.
- Gaztelaniazko olerkia: Manuel Rico Rego | Antonio Colinas Lobato | Raquel Lanseros
- Euskarazko olerkia: Lourdes Otaegi Imaz | Iñaki Aldekoa Beitia | Itxaro Borda Charritton
Nabarmendu nahi dugu ere larunbateko ekitaldian Antonio Colinasek omenaldia jaso duela, bere literatur ibilbideagatik eta azken 50 urteetan epaimahai gisa egindako lanagatik eskertza jaso du eta garaikur bat. 1970 urtean Irun Hiria poesiako saria jaso zuen Antonio Colinasek, Sari hauen lehen edizioan, eta harrezkero, Kutxa Irun Hiria Literatur Sariei lotuta egon da.