44. edizioko oinarriak
Literatura-sorkuntza eta -hedapena sustatzeko, Kutxa Fundazioak 44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdia egin du, 2021erako, honako oinarri hauen arabera:
01.
Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik horien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua. Lan zorroztasunez originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira, eta baldintza horiek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematen den unera arte. Lanaren egileak Sariketara aurkezturiko lanaren egiletza ziurtatu behar du, bereak bakarrik direla horren gaineko eskubideak, eta ez dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez dela zendutako egile batena ere.
Aurkezturiko lanaren egilea konprometitzen da kalterik gabe mantentzera Kutxa Fundazioa jasan ditzakeen kalteengatik, egileak lana aurkezterakoan egindako eta lehen aipaturiko adierazpenen zehaztasunik edo egiatasunik ezagatik, adierazpen horiek indarrean mantendu behar direlarik saria eman ahal izateko.
Irun Hiriko Kutxa Literatura Sari hauetara ezingo dira aurkeztu lehiaketaren edizio honetan epaimahaikoak edo aurreepaimahaikoak direnak, ezta, modalitate berean ere, deitua den honen aurretiko edizioan irabazle izandako egileak ere.
02.
Lehiaketan modu telematikoan soilik izena eman eta lanak aurkeztu ahal izango dira. Izen-emateak esteka honetan.
03.
Izena emateko formularioan honako datu pertsonal, dokumentu eta onarpen hauek jasoko dira:
- Egilearen izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
- Nortasun Agiri Nazionalaren irudi eskaneatua edo argazkia bi aldeetatik.
- Sari honen oinarri eta baldintzen onarpena, ziurtaturik obra, osorik nahiz zati batean, argitaratu gabea dela, ez dagoela beste ezein sariren epaiaren zain eta egileak askatasun osoz dituela obraren gaineko ustiapen-eskubide guztiak, edozein formatan eta modalitatetan.
- Datu pertsonalak babesteko klausularen onarpena.
- Aukera emango da lehiatzaileek, beren borondatez, Kutxaren literatura-lehiaketen edo kultura-arlokoen nondik norakoei buruzko informazioa edo, oro har, Kutxa Fundazioak antolatutako jarduerei buruzkoa jaso dezaten.
Izena eman ondoren, parte-hartzaileak kode sekretu bat jasoko du erregistratu duen helbide elektronikoan. Kode horrek balioko du obra lehiaketara modu anonimoan aurkezteko, posta elektroniko berean emango zaion bigarren formulario batean.
04.
Aurkeztutako obra bidaltzeko formularioan honako datu eta dokumentu hauek jasoko dira:
- Aurreko atalean aipatutako kode sekretu eta besterenezina.
- Zein modalitatetan aurkezten den lehiaketara.
- Lehiaketara aurkeztutako lanaren izenburua.
- Lehiaketara aurkeztutako obra PDF formatuan erantsiko da, izenburuarekin bakarrik identifikatuta. Beraz, ez du egilea identifika lezakeen xehetasunik izango. Obrak DIN A4 (210 x 297 mm) formatuko orrietan aurkeztu beharko dira, tarte bikoitzean idatzita.
- Egileak mezu elektroniko bat jasoko du, obra lehiaketara behar bezala aurkeztu duela baieztatzeko.
05.
Obrak onartzeko epea 2021eko apirilaren 19an itxiko da, 24:00etan (Euskadiko ordua). Une horretatik aurrera, online izena emateko ataria desgaituta geratuko da.
06.
Kutxa Fundazioak epaimahai bana izendatuko du espezialitate bakoitzerako, eta, berdinketarik izanez gero, epaimahaiburuaren botoa ebazlea izango da. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Literatura Sariketa hauetan parte hartzeak oinarriok onartzea dakar berekin. Aurreikusi gabeko gorabehera guztiak antolatzaileek ebatziko dituzte lehiaketaren mesedetan. Epaimahaiak askatasunez interpretatu ahal izango ditu oinarriak argitaratzeko unean haietan aurreikusi edo kontuan hartu ez diren alderdiak.
07.
Irunen, 2021eko irailaren 11n, 13:00etan, erabakiko dira obra irabazleak eta izendatuko dira pertsona irabazleak. Sariak emateko eguna epaiaren berri ematen den egun berean iragarriko da.
08.
Sarietako edozein eman gabe geratu ahal izango da, aurkeztutako lanek, epaimahaiaren iritziz, eskatutako kalitate-maila ez balute. Dagokion epaimahaiak ez du aintzat hartuko beste lehiaketa batean saritua izan dela jakin den obrarik, obrak onartzeko epea amaitzen denetik 2021eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak epaitzeko egunera arte.
09.
Ildo horretatik, egileak posta elektronikoz jakinarazi beharko du aurkeztutako obran izandako edozein aldaketa hura aurkeztu zuenetik 7. puntuan ezarritako epera arte, helbide honetara zuzenduta: literatursariak@kutxa.eus.
10.
Berebat, Epaimahaiak hautatutako ezein obra ez da behin betiko irabazletzat hartuko harik eta oinarri hauetako 1. eta 8. puntuetan horretarako eskatutako eta aditzera emandako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte.
11.
Kutxa Fundazioak ez du interesik saritutako obren ustiapen ekonomikoan, eta egileek beretzat gordeko dituzte obra horien jabetza eta horien gaineko jabetza intelektualaren eskubide moral eta ondare-eskubide guztiak.
Aurrekoa gorabehera, saritutako obren egileek baimena ematen diote Kutxa Fundazioari, bere kabuz edo hirugarrenen bidez, obra horiek zabaltzeko, irabazi-asmorik gabe, gaur egun dagoen edozein euskarritan eta irabazleak aldarrikatzen direnetik gehienez ere 6 hilabeteko epean, ale kopuru mugatu bat argitaratuta.
Saritutako lanak ortotipografikoki berrikusiko dira argitaratu baino lehen, baina egile irabazleek ezin izango dute, inola ere, obran aldaketarik egin, obraren edozein zati gehituta, kenduta edo aldatuta.
12.
Saritu gabeko lanak eta lehiakideen datu pertsonalak ezabatu egingo dira 2021eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak banatzeko ekitaldiaren ondorengo astean. Izena emateko formularioan hala eskatu duten lehiakideen datu pertsonalak soilik erregistratuko dira (izena, bizilekua eta posta elektronikoaren helbidea), haiek berariaz adierazitako informazioa bidaltzeko.
13.
Sariei eta oinarriei buruzko kontsultak helbide honen bidez egin daitezke: literatursariak@kutxa.eus.
14.
Emandako datu pertsonalak Literatura Lehiaketaren esparruan erabiliko dira bertan lehiakide gisa jarduteko. Hirugarrenei bidali ahal izango zaizkie Lehiaketaren beraren nondik norakoekin lotutako logistika-zerbitzuak egiteko.
MODALITATEAK ETA SARIAK |
EUSKARAZKO OLERKIA
Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.
Saria. Garaikurra eta 15.000 euro.
EUSKARAZKO ELEBERRIA
Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.
Saria: Garaikurra eta 25.000 euro
GAZTELANIAZKO OLERKIA
Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.
GAZTELANIAZKO ELEBERRIA
Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.
Saria: Garaikurra eta 25.000 euro.
Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako salbuespenari esker, Gipuzkoako egoiliarrentzat sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikita.
• Obrak onartzeko epea 2021eko apirilaren 19an itxiko da, 24:00etan (Euskadiko ordua).
|
Epaimahiak 2021:
Gaztelaniazko eleberria | Euskarazko eleberria | Gaztelaniazko olerkia | Euskarazko olerkia |
Fernando Marías Luisa Etxenike Manuel Vilas Patricia Esteban Jon Bilbao |
Felipe Juaristi Jon Martín Joxe Mari Iturralde Arantza Urretavizcaya Jon Cortázar |
Manuel Rico Antonio Colinas Raquel Lanseros |
Lourdes Otaegi Iñaki Aldekoa Itxaro Borda |