k
u
l
t
u
r

45. edizioko oinarriak



Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedez, Kutxa Fundazioak 2023. urteari dagozkion 45. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin du, honako oinarri hauen arabera:

01.
Lehiaketa zabalik dago Espainian bizi diren euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein dela ere horien nazionalitatea. Lan originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira, eta baldintza horiek indarrean egongo dira epaia eman arte.

Aurkeztutako lanak ezin izango dira beste literatura-lehiaketa batera aurkeztu onarpen-data amaitzen denetik Sariak erabakitzen diren egunera arte. Lehiaketan parte hartzen dutenek sarietara aurkeztutako lanaren egiletza bermatuko dute, baita lanaren gaineko eskubideen titular bakarrak direla, ez dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez dela hildako egile baten lana ere.

Aurkeztutako lanaren egileak Kutxa Fundazioa libre utziko du lana aurkezterakoan egindako adierazpen horien zehaztasunik edo egiazkotasunik ezaren ondorioz izan daitezkeen kalteez eta/edo galerez; adierazpen horiek indarrean egon beharko dute saria eman ahal izateko.

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sari hauetara ezin izango dira aurkeztu, inongo modalitateetara, lehiaketaren ekitaldi honetan epaimahaikide edo aurre-epaimahaikide direnak, ezta orain deitu denaren aurreko edizioan modalitate berean irabazle izandako idazleak ere.

Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketaren kategoria bakoitzeko.

02.
Lehiaketan inskribatzeko formulario digitala aurkeztu beharko da, eta lanak modu telematikoan eta inprimatuta aurkeztu beharko dira. Izen-emateak esteka honetan. Horrez gain, aurkeztutako obraren kopia inprimatu eta koadernatu bat (hau ere anonimoa, PDF formatuan bidalitakoa bezalaxe —ikus azpian—) helarazi beharko da posta bidez honako helbide honetara: “Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak, 2023. (ZEHAZTU) MODALITATEA”, Gureak Marketing. Gurutzegi Bidea 14-18. 9. pabiloia. Belartza. 20018 Donostia (Gipuzkoa).

03.
Lehiaketan inskripzio bakarra egingo da (baita kategoria batean baino gehiagotan lanak aurkezten badira ere). Izena emateko formularioan honako datu pertsonal, agiri eta onarpen hauek sartuko dira:

  1. Egilearen izena, abizenak, posta helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
  2. Egilearen Nortasun Agiri Nazionalaren edo Atzerritarren Identifikazio Agiriaren argazkia edo eskaneatua, bi aldeetatik.
  3. Sari honen oinarrien eta baldintzen onarpena.
  4. Datu pertsonalen babesari buruzko klausularen onarpena.
  5. Kutxaren literatura-lehiaketei, kultura-jarduerei edo, orokorrean, Kutxa Fundazioak antolatutako jarduerei buruzko informazioa jaso ahal izateko aukera eskainiko da, eta borondatezkoa izango da.

Izena ematen dutenean, parte-hartzaileek ezkutuko kode bat jasoko dute erregistratu duten helbide elektronikoan. Kode hori izango da lana lehiaketara bigarren formulario baten bidez modu anonimoan aurkezteko modua; formulariorako esteka posta elektroniko horretan bertan emango zaio parte-hartzaileari. Aurrekoa gorabehera, inskripzioa ez da formalizatutzat joko, harik eta lana modu telematikoan eta paperean bidaltzen den arte eta parte-hartzaileak berrespen-mezua jasotzen duen arte.

04.
Lehiaketara aurkeztutako lana bidaltzeko formularioan, honako datu eta agiri hauek sartuko dira:

  1. Aurreko atalean aipatutako ezkutuko kode besterenezina.
  2. Lana lehiaketaren zein modalitatera aurkeztuko den.
  3. Lehiaketara aurkeztutako lanaren izenburua.
  4. Lehiaketara aurkeztutako lana PDF formatuan erantsiko da, eta izenburuaz bakarrik identifikatuko da.Ez du, beraz, egilea nor den identifikatu ahal izateko xehetasunik izan behar (ezizenik gabe).Lanak DIN A4 (210 x 297 mm) formatuko orrietan eta lerroarte bikoitzean idatziko dira, eta Arial letra mota edo antzekoa eta 12 letra-tamaina erabiliko dira.
  5. Egileak mezu elektroniko bat jasoko du, lehiaketara aurkeztutako obra onartu dela baieztatzeko, edo, hala badagokio, haren obrak Oinarrien zer puntu ez duen betetzen azaltzeko —deialdia itxi arte zuzentzeko epea izango du—.Mezua iritsi aurretik egun batzuk edo aste batzuk igaro daitezke, antolatzaileek egiaztatu behar baitute aurkeztutako lanek oinarriak betetzen dituztela.
  6. Kategoria batera baino gehiagotara lanak aurkeztuz gero, lanaren beste bidalketa-formulario bat bete beharko da, atal honetan adierazitako urratsak jarraituz.
  7. Aurkeztutako lanak lehiaketan behin betiko onartutzat joko dira, berrespeneko mezu elektronikoa bidalitakoan, eta hori kopia inprimatua jaso ondoren gertatuko da. Kopia inprimatuek zigilatuta egon behar dute lanak onartzeko epea amaitu aurretik. Antolakundea ez da helmugara iristen ez diren lan galduen erantzule izango.

05.
Lanak onartzeko epea 2023ko martxoaren 13an, 24:00etan (Euskadiko ordua) amaituko da. Une horretatik aurrera, online izena emateko epea ezgaituta geratuko da.

06.
Kutxa Fundazioak izendatuko ditu espezialitate desberdinetarako epaimahaiak, eta epaimahaiko lehendakariaren botoa erabakitzailea izango da berdinketa gertatuz gero. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Literatura Sari hauetan parte hartze hutsak oinarriak onartzen direla adieraziko du. Oinarrietan aurreikusi gabeko gorabehera guztiak lehiaketaren onerako ebatziko dituzte antolatzaileek. Epaimahaiak askatasuna izango du oinarriak argitaratzeko unean aurreikusi ez diren edo kontuan hartu ez diren alderdiak interpretatzeko.

07.
Lan irabazleak eta pertsona saridunak Irunen jakinaraziko dira 2023ko irailaren 9an, 13:00etan. Sariak Irunen emango dira 2023ko azaroaren 24an.

Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako obren artean komenigarritzat jotzen dituen aipamen bereziak eman ahalko ditu. Aipamen horrek, hala ere, ez du konpentsazio ekonomikorik edo saririk ekarriko.

08.
Sarietako edozein gera daiteke hutsik, baldin eta, epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanek behar besteko kalitaterik ez badute. Epaimahaiak ez du aintzat hartuko 2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako lanak onartzeko epea amaitu eta erabakia ematen den egunera bitartean beste lehiaketa batean saritu den obrarik, betiere horren berri jakinez gero.

09.
Ildo horretatik, egilearen betebeharra izango da lana sariketara aurkeztu zen egunetik 7. puntuan ezarritako epera bitartean (lan sarituen aldarrikapen eguna arte alegia) lanari dagokionez izandako aldaketen berri ematea. Horretarako, helbide honetara zuzendu beharko du: literatursariak@kutxa.eus.

10.
Era berean, epaimahaiak hautatutako lan bakar bat ere ez da behin betiko irabazletzat joko harik eta oinarri hauetako 1. eta 8. puntuetan adierazitako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu arte.

11.
Kutxa Fundazioak ez du saritutako lanak ekonomikoki ustiatzeko asmorik, eta egileek haien jabetza gordeko dute, baita jabetza intelektualaren gaineko eskubide moral eta ondare-eduki osoa ere.

Hala ere, saritutako lanen egileek baimena ematen diote Kutxa Fundazioari, bere kabuz edo hirugarrenen bidez, lan horien ale kopuru mugatua argitaratzeko, irabazi asmorik gabe, gaur egungo edozein euskarritan eta irabazleak aldarrikatzen direnetik hasi eta gehienez ere 6 hilabeteko epean. Saritutako lanen egileek onartzen dute horien hedapenean parte hartzea.

Saritutako lanen azterketa ortotipografikoa egingo da, eta dagokion epaimahaiaren eta/edo argitaletxearen gomendioak jarraituz argitaratu ahal izango dira, baina beti izango dute egilearen oniritzia.

12.
Saritu gabeko lanak eta lehiakideen datu pertsonalak ezabatu egingo dira 2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak banatzeko ekitaldiaren hurrengo astean. Izena emateko formularioan hala eskatu duten lehiakideen datu pertsonalak soilik erregistratuko dira (izena, bizilekua eta posta elektronikoaren helbidea), haiek berariaz adierazitako informazioa bidal dakien.

13.
Sariei eta oinarriei buruzko kontsultak literatursariak@kutxa.eus. helbidearen bidez egin daitezke.

14.
Emandako datu pertsonalak Literatura Lehiaketaren esparruan erabiliko dira, bertan lehiakide gisa jardun dadin. Lanak hirugarrenei bidali ahal izango zaizkie lehiaketaren garapenarekin lotutako logistika-zerbitzuak egite aldera.

 15. MODALITATEAK ETA SARIAK
POESIA EUSKARAZ

Gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak.
Saria: liburua argitaratzea, garaikurra eta 15.000 euro.

ELEBERRIA EUSKARAZ

Lanek gutxienez 150 folioko luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke.
Saria: liburua argitaratzea, garaikurra eta 20.000 euro.

POESIA GAZTELANIAZ

Gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak.
Saria: liburua argitaratzea, garaikurra eta 15.000 euro.

ELEBERRIA GAZTELANIAZ

Lanek gutxienez 150 folioko luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke.
Saria: liburua argitaratzea, garaikurra eta 20.000 euro.


Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako salbuespenari esker, Gipuzkoako egoiliarrentzat sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikita.

• Obrak onartzeko epea 2023ko martxoaren 13an itxiko da, 24:00etan (Euskadiko ordua).

• Irabazleen aldarrikapena 2023ko irailaren 9n.

• Deskarga ezazu oinarriak (pdf formatuan)

HEMEN izena emateko esteka

• Kontsultak: literatursariak@kutxa.eus

 Epaimahiak 2023:

Eleberria gaztelaniaz Eleberria euskaraz Poesia gaztelaniaz Poesia euskaraz
Luisa Etxenike
Aixa de la Cruz Ventosa
Jon Bilbao
Jon Martín
Joxe Mari Iturralde
Arantza Urretavizcaya
Manuel Rico
Antonio Colinas
Raquel Lanseros
Lourdes Otaegi
Felipe Juaristi
Ibon Egaña

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color