k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Irabazleak



Iragan larunbatean, irailaren 14an, egin zen Irungo Udaletxean Irun Hiriko Kutxa Literatur Sarien 2019ko edizioaren irabazleak aldarrikatzeko Ekitaldi Ofiziala.

2019 Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak Eleberri eta Olerki sailetarako daude deituta, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, 80.000 euro emango direlarik saritan.

Edizio honetan 294 eleberri jaso dira gaztelaniaz eta 20 euskaraz. Poema-bildumak 239 izan dira gaztelaniaz eta 19 euskaraz.

Epaimahaikoen deliberamenduak amaitu ondoren, aldarrikatu ziren, jendaurrean, sail bakoitzeko obra irabazleak:

Eleberria euskaraz. Trofeoa eta 25.000 euro.
Irabazlea: José María García-Viana, “Pentaedroa” obrarekin.

Eleberria gaztelaniaz. Trofeoa eta 25.000 euro.
Irabazlea: Paula Lapido, “Los que alcanzan la orilla” obrarekin.

Olerkia euskaraz. Trofeoa eta 15.000 euro.
Irabazlea: Aritz Gorrotxategi, “Amua” obrarekin.

Olerkia gaztelaniaz. Trofeoa eta 15.000 euro.
Irabazlea: Carlos J. Aldázabal, “Mauritania es un país con nieve” obrarekin.

Erlazionatutako
proiektuak



Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color