k
u
l
t
u
r

43. edizioko oinarriak



Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2019. urteari dagokion XLIII. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egiten du, honako oinarri hauen arabera:

01.
Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lan zorrostasunez originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira; baldintza hauek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematen den unera arte. Lanaren egileak Sariketara aurkezturiko lanaren egiletza ziurtatu behar du, bereak bakarrik direla horren gaineko eskubideak, eta ez dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez dela zendutako egile batena ere.

Aurkezturiko lanaren egilea konprometitzen da kalterik gabe mantentzera Kutxa Fundazioa jasan ditzakeen kalteengatik, egileak lana aurkezterakoan egindako eta lehen aipaturiko adierazpenen zehaztasunik edo egiatasunik ezagatik, adierazpen horiek indarrean mantendu behar direlarik saria eman ahal izateko.

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sari hauetara ezingo dira aurkeztu lehiaketaren edizio honetan Epaimahaikoak direnak, ezta, modalitate berean ere, deitua den honen aurretiko edizioan irabazle izandakoak ere.

02.
Obrak DIN A4 formatuko orritan aurkeztuko dira (210 x 297 mm), tarte bikoitzarekin mekanografiatuak. Lan bakoitzaren kopia bat bidali behar da paperean (bi aldetatik inprimatuta eta egoki koadernaturik edo josita) honako helbidera: “2019ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak”, Gureak Marketing. Gurutzegi Bidea 14-18. Pabellón 9. Belartza. 20018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), eta kopia bat PDF formatuan hona: literatursariak@kutxa.eus. Lanak onartzeko epea 2019ko apirilaren 30ean amaituko da. Erakunde antolatzaileak ez du erantzungo jatorrizkoak galtzea edo hondatzea gertatzen bada, ezta ere atzeratzea edo beste edozein zirkunstantzia gertatzen bada, betiere hori posta-bulegoari edo beste hirugarren batzuei egotz dakiekeena bada, nahiz eta Sariketan parte hartzeko lanen bidalketei eragin.

03.
Obrak izenburuaz bakarrik identifikatuko dira. Ez dute, beraz, egilea nor den adierazteko moduko xehetasunik izan behar. Eta aparteko kartazal itxi batean sartuko dira honako hauek

  1. Egilearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
  2. Ondorengo datuak: egilearen izena, abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa; kartazalaren kanpoaldean, berriz, obraren titulua eta zein modalitatetara aurkezten den adieraziko da..
  3. Halaber, ezinbestekoa izango da adierazpen sinatua bidaltzea argi eta garbi onartuz Sariketa honen oinarriak eta baldintzak, ziurtatuz osorik edo partzialki argitaratu gabea dela, lana ez dagoela erabaki zain beste Sariketaren batean eta egileak bere esku dituela, aske erabiltzeko moduan, obrari buruzko ustiapen-eskubide guztiak edozein formatan eta modalitate guztietan.
  4. Datu pertsonalak babesteko informazio-klausularen agiria, beterik eta izenpetuta. (Deskarga ezazu agiria HEMEN: DATU PERTSONALAK BABESTEKO INFORMAZIO KLAUSULA)

04.
Kutxa Fundazioak Epaimahai bana izendatuko du sail bakoitzerako, eta horien erabakia apelaezina izango da. Literatura Lehiaketa honetan parte hartze hutsak oinarrion erabateko onespena adierazten du. Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeheraren bat sortzen bada, sailean saileko Epaimahaiak ebatziko du.

05.
Lan irabazleak erabakitzea, plikak irekitzea eta saridunen aldarrikatzea Irunen egingo da, 2019ko irailaren 14an, 13:00etan. Sariak emateko eguna erabakiaren berri ematen den egun berean jakinaraziko da.

06.
Sarietako edozein gera daiteke eman gabe, aurkeztutako lanek behar bezainbateko kalitate-mailarik ez baldin badute. Epaimahaiek ez dute aintzat hartuko 2019ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara obrak aurkezteko epemugatik epai-egunera bitartean beste Lehiaketaren batean saritua izan den obrarik, horren berri jakinez gero.

07.
Horrela, bada, egilearen betebeharra izango da aurkeztutako obraren inguruan eta 5. oinarrian adierazitako epealdiaren barruan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri ematea, idatziz, helbide honetara zuzenduta:  Kutxa Fundazioa – Tabakalera – Andre Zigarrogileak plaza, 1. 20012. Donostia.

08.
Berebat, Epaimahaiak hautatutako ezein lan ez da behin betiko irabazletzat aldarrikatuko harik eta oinarri hauetako 1. eta 6. puntuetan aditzera emandako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte.

09.
Kutxa Fundazioak beretzat gordetzen du, esklusiban, epai-egunetik aurrera kontatzen hasi eta gehienez ere sei hilabeteko epearen barruan, lan sarituak argitaratzeko eskubidea (zuzenean edo beste argitaletxe baten eskutik). Aipaturiko epealdi hori igaro ondoren, egileek askatasun osoz erabili ahal izango dituzte beren lanak, baina, obra horien hurrengo argitalpenetan, irabazitako sariaren aipamen zehatza jaso beharko da.

10.
Saritu gabeko lanak eta hauei dagozkien plikak ez dira itzuliko, desegin baizik, 2019ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien irabazleen aldarrikapena egin ostean. Aurkeztutako lanen egileekin ez da korrespondentziarik izango, eta ez da inolako informaziorik emango Sariketaren jarraipenari buruz.

11.
Sariei eta oinarriei buruzko kontsultak helbide honen bidez egin daitezke: literatursariak@kutxa.eus.

12.
Emandako datu pertsonalak Literatura Lehiaketaren esparruan erabiliko dira bertan lehiakide gisa jarduteko. Hirugarrenei bidali ahal izango zaizkie Lehiaketaren garapenarekin lotutako logistika-zerbitzuak gauzatzeko.


MODALITATEAK ETA SARIAK

EUSKARAZKO OLERKIA

Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.
Saria. Garaikurra eta 15.000 euro.

EUSKARAZKO ELEBERRIA

Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.
Saria: Garaikurra eta 25.000 euro

GAZTELANIAZKO OLERKIA

Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

GAZTELANIAZKO ELEBERRIA

Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.
Saria: Garaikurra eta 25.000 euro.

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako salbuespenari esker, Gipuzkoako egoiliarrentzat sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikita.


Deskarga ezazu oinarriak (pdf formatuan)
Deskarga ezazu agiria: Datu pertsonalak babesteko Informazio Klausula

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color