k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Sariak emateko ekitaldia



Printzipal Antzokian egingo den jaialdian Donostia Hiriaren Kutxa Literatura Sariak banatuko dira 53. edizioan. Abenduaren 16an, ostiralean 19:30ean izango da ekitaldia, eta euskarazko eta gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetako irabazleek beren sariak jaso ondoren, “Happy End” (Azkar hiltzeko) antzerkia emango da, Vaivén taldearen eskutik.


Madrilgo Francisco López Serranok, “Un momento señor verdugo” lanarekin, kontakizun-liburuen atalean irabazi zuen gaztelaniaz, eta Murtziako Raquel Pulidok antzerkikoa “Memoria de prácticas” lanarekin. Gipuzkoako bi idazlek eskuratu zituzten euskarazko modalitateak: Aritz Gorrotxategik “Zer egingo dugu orain opariekin?” lanari esker kontakizunetan, eta Luis Elizetxeak, une hartan aretoan bertan zegoenak, “Argiaren hautsa”rekin antzerkian.

GAZTELANIAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
Irabazlea: Francisco López Serrano (Madrid). Izenburua: “Un momento, señor verdugo”

Aleak: 157
Epamahaia: Luisa Etxenike, Miguel Ángel Matellanes, Angel Basanta, Fernando Marías, Espido Freire

GAZTELANIAZKO ANTZERKIA
Irabazlea: Raquel Pulido Gómez (Murcia). Izenburua: “Memoria de prácticas”

Aleak: 207
Epamahaia: Mikel Azpiazu, Teresa Calo, Carlos Zabala, Fernando Bernués, Manolo Gómez

EUSKARAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
Irabazlea: Aritz Gorrotxategi Mujika (Gipuzkoa). Izenburua: “Zer egingo dugu orain opariekin?”

Aleak: 11
Epamahaia: Jon Kortazar, Itxaro Borda, Joxe Mari Iturralde, Pako Aristi

EUSKARAZKO ANTZERKIA
Irabazlea: Luis Elizechea Iturburu (Gipuzkoa). Izenburua: “Argiaren hautsa”

Aleak: 13
Epamahaia: Patri Urkizu, Arantzazu Fernández, Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti, Dorleta Urretabizkaia

ganadores-ss-16-kk

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color