k
u
l
t
u
r

Irabazleak | 56. edizioa



Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56. ediziora 862 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 828 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 34 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

Gaztelaniazko kontakizuna: 482 lan
Gaztelaniazko antzerkia: 346 lan
Euskarazko kontakizuna: 19 lan
Euskarazko antzerkia: 15 lan

Hauek dira aurtengo irabazleak:

Gaztelaniazko kontakizun liburua. Garaikurra + 15.000 euro + obraren edizioa eta argitalpena
— Irabazlea: Fernando Villamía Ugarte (Gasteiz)
— Idazlanaren izenburua: Dioses de quince años
— Epaimahaia: Luisa Etxenike, Marcelo Luján, Ángel Basanta, Espido Freire


Gasteizen jaio nintzen aspaldi; izan ere, ahaztuta daukat nire adina. Baina ez dut gezurrik esango: 65 urte. Aitaren lanak Burgosera eraman gintuen lehenik, eta gero Madrilera, batxilergoa eta Filologia Hispanikoa ikastera. Lanbidez irakasle izan naiz 23 urte nituenetik; ofizioz, irakurle; eta asmoz, idazle. Almagro, Colmenar eta Madrilgo institutu nazionaletan lan egiteko pribilegioa izan dut, baita nazioarteko zentroetan ere, Bordelen eta Alacanten; bertan bizi naiz orain. Nire bizitzako arrakastarik handiena Isabelekin ezkontzea izan zen, eta (“hazi eta ugal zaitezte” esaera ezagun hori betez) bi seme-alaba izatea, agian nireak izateagatik, nahiko gogoko ditudanak.

Betidanik izan dut idazteko grina hori, eta ugariak izan dira eman dizkidan atsekabeak eta pozak. Literaturako sari ugari jaso ditut, eta Judith y Holofernes (Felipe Trigo saria) eta El cuento de la vida (Badajoz Hiria saria) nobelak argitaratu ditut, baita kontakizun ugari ere, horietako asko El sistema métrico del alman jasoak. Orain, Dioses de quince años hau gehitu zaie. Uste dut, Proustekin bat etorriz, benetako bizitza literatura dela, eta horrexegatik idazten dut: gehiago eta beteago bizitzeko.

Gaztelaniazko antzerkia. Garaikurra + 15.000 euro + obraren edizioa eta argitalpena
— Irabazlea: María Eugenia Salaverri García (Bilbo)
— Idazlanaren izenburua: Lejos de Cafarnaúm
— Epaimahaia: José Antonio Vitoria, Teresa de Jesús Calo, Ane Gabarain, Fernando Bernués, Isidoro Fernández


Idazlea, Bilbon jaioa. Goiz ekin zion literatur jarduerari Retrato de un pájaro poema liburuarekin eta, ondoren, Un tango para tres hermanas eta ¿Por qué te ríes? kontakizun liburuekin.Kontakizunen Samaniego Saria, Imagínate Euskadi Saria, kontakizunena ere, eta Julio Cortázar Narrazio Laburren Saria jaso ditu, eta bere narrazioak ingelesera eta alemanera itzuli dira, eta hainbat antologia nazionaletan eta atzerrikoetan gehitu dira, besteak beste: Cuadernos Hispanoamericanos, Últimos narradores, antología de la narrativa breve vasca actual; Últimos narradores, antología de la reciente narrativa breve española; Wespennest. Literatur aus Spanien; Rainy Days: Short Stories by Contemporary Spanish Women Writes; Relato español actual (Mexiko D.F); Bilbao, almacén de ficciones; Historias del 8 de marzo; Bizkaia vista por las mujeres…

2012tik Euskadiko Idazleen Elkarteko buru da.
Idazlea izateaz gain, gidoilaria, zinema ekoizlea eta kazetaria da, eta abestiak konposatzen ditu artistentzat, besteak beste Mónica Naranjorentzat.Film luzeen gidoiak idatzi ditu: Calor… y celos; Marujas Asesinas; Locos por el sexo; Anfitrioi Berezia/ El extraño anfitrión; Alaba Zintzoa / La buena hija; Txarriboda /La Matanza, dokumental ugariez gain.2020an Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinebi Jaialdiaren Ohorezko Mikeldi saria jaso zuen, zinemagintzan egin duen lanagatik.2022an Kutxa Donostia Hiria literaturako saria jaso du antzerkiaren modalitatean, Lejos de Cafarnaúm lanagatik.

Euskarazko kontakizun liburua. Garaikurra + 15.000 euro + obraren edizioa eta argitalpena
— Irabazlea: Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun)
— Idazlanaren izenburua: Haragizko mamuak
— Epaimahaia: Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi, Jon Kortazar


Karmele Mitxelena Etxebeste Oiartzunen jaio zen 1988ko urtarrilaren 13an. Magisteritzako ikasketak egin zituen, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak zehazki. Haur Hezkuntzako Goi-mailako zikloa ere egin zuen, eta baita Psikomotrizitate ikasketak ere. Irakaslea da ogibidez, baina egun bere seme-alaben zaintzan murgilduta dago erabat.Etxetik datorkio bertsozaletasuna, aita bertsolaria baitzen. 11 urterekin bertso eskolan izena eman zuen, urteetako ibilbide bati hasiera emanez.

Gerora, ordea, bat-batekotasuna erabat baztertu, eta bertso idatzietara mugatu zen.

2012tik aurrera batez ere literatura jorratzen du. Hainbat sariketa irabazi izan ditu, tartean: Iparragirre, Errenteria Hiria, Bordari, Julene Azpeitia, Gabriel Aresti… Aurten gainera, Mikel Zarate Haur literaturako saria irabazi du, eta laster kaleratuko du “Marrubizko uda” liburua.

2019an kaleratu zuen Erakusleihoan izeneko bere lehen album ilustratua Erein argitaletxearekin, Peru Abarka album lehiaketan irabazle suertatu ondoren.

Euskarazko antzerkia. Garaikurra + 15.000 euro + obraren edizioa eta argitalpena
— Irabazlea: Iñaki Cid Larrea (Donostia)
— Idazlanaren izenburua: Behin batean Loiolan
— Epaimahaia: Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti, Dorleta Urretabizkaia


2014an hasi zituen antzerki ikasketak 2016an Zurriola ikastolako antzerki taldearekin bat egin zuen.

2018an Entre comillas antzerki laburra idatzi eta antzeztu zuen Kike Diaz de Radaren zuzendaritzapean.

2019an Conchita Tou (Node) komedia sortu zuen, formatu ertaineko bere lehen gidoiarekin, Ion Estalaren zuzendaritzapean. Bertan, Nerea Arriola eta Anuska Etxeberriarekin batera aritu zen.

2020ko Urtarrilean Ubu Errege antzezlana estreinatu zuen Gazteszenan, lehenengo aldiz euskaratua. Geroago, urte berean, Biral antzezlana idatzi zuen eta Larrotxenen gidoilari gisa trebatzen hasi zen Andoni de Carlosen eskutik. Ikasturte horretan bertan sortu zuen 2021eko Maiatzean estreinatu zen Atzelariak film laburraren gidoia.

2020ko Urtarriletik ostiralero kolaboratzen du Euskadi Irratiko Baipasa saioan, Olaia Urtiagarekin.

2021ean Donostiako Victoria Eugenia, Bilboko Arriaga eta Gazteizko printzipal antzokien eskutik antzerkigintza berriak beka lortu zuen.

2022an GAIZKI izeneko antzezlana sortu eta bertan aktore bezala aritu da. Azken lan hau Pabellón 6 antzerki laburreko jaialdian publikoaren sariaren irabazlea izan da.

 

Sari-banaketa, azaroaren 19an, Donostiako Antzoki Zaharrean.


Argazkilaria: Santiago Farizano (irabazleen aldarrikapenaren irudiak):

Ander Aizpurua

Mikel Insausti

Jon Kortazar

Luisa Etxenike

Jon Insausti

Publikoa

Ander Aizpurua, Mikel Insausti

Marcelo Luján

Eneko Olasagasti, Mikel Insausti

Ainhoa Arruabarrena

José Antonio Vitoria

Joseba Salegi

Norka Chiapusso

Arantza Urkia, Mikel Insausti


2020ko sari-banaketaren gala

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color