Fernando Maríasi omenaldia

Fernando Marías (Bilbo, 1958-Madrid, 2022) Donostia Hiriko (kontakizun-liburuaren modalitatea) eta Irun Hiriko (eleberriaren modalitatea) Kutxa Literatura Sarien epaimahaikidea izan zen 2016 urtetik, 2022ko otsailean hil zen arte. Sarien antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diogu egin zuen lanagatik, eta bere umore on eta jarrerangatik. Hori dela eta, 2022ko Saridunen aldarrikapen ekitaldian, eta baita aurtengo sari-banaketa ekitaldian, omenaldia egingo zaio.
Biografia:
Fernando Marías (Bilbo, 1958-Madrid, 2022). Hainbat nobelaren egile, besteak beste La luz prodigiosa, Esta noche moriré, El Niño de los coroneles (Nadal saria 2001) eta La isla del padre (Biblioteca Breve saria 2015).
Publiko gazteari zuzendutako bere nobelen artean daude Cielo abajo (Anaya saria 2005 eta Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala 2006) eta Al otro lado de la brújula (Anaya, 2021), azken hau bidaia eta abenturetako nobela, Rosa Masipekin batera idatzia.
Editore gisa Alrevés argitaletxerako bere antologiak nabarmentzen dira, Hnegra (2017) eta Frankenstein resuturado (2018), baita irakurle gazteei zuzendutako hauek ere, Como tú, 20 relatos + 20 ilustraciones por la igualdad (Anaya, 2019) eta Dicen que no hablan las plantas, antologia poetiko berezia, Raquel Lanserosekin batera sortua (Anaya, 2021).
Bere obra batzuk zinemara moldatu dira, La luz prodigiosa (berak moldatua, Miguel Hermosok 2002an zuzendua eta nazioarteko sari ugari irabazitakoa) eta Invasor (Daniel Calparsoro, 2012). Mabel Lozanoren Biografía del cadáver de una mujeren gidoiaren egileetako bat da; film labur dokumental bat, kategoria horretan 2021ean Goya saria irabazitakoa.
Esta noche moriremos antzerki ikuskizunaren ekoizlea eta antzezlea izan zen; bakarrizketen dueto bat Espido Freirerekin batera.
Zendu baino lehen Miguel Delibesen Los santos inocentes nobelaren antzerkirako moldaketa idazten ari zen Javier Hernández-Simónekin batera.
Azken liburua: